2026-2027 ikasturteko Sarobe Ikastaroak

Aurtengo programazioak honako ikastaro hauek biltzen ditu:

Gazte Funky. Gazteei zuzendutako dantza-ikastaroa, erritmoa, koordinazioa eta gorputzaren mugimendua lantzeko.

Dancehall (ikastaro berria). Helduentzako dantza-ikastaroa, musika eta koreografien bidez gorputza lantzeko.

Yoga. Gorputza eta ongizatea lantzeko jarduera. Arnasketa, mugikortasuna, indarra eta erlaxazioa lantzeko saioak.

Antzerkia (ikastaro berria). Gazteei zuzendutako ikastaroa, interpretazioa, sormena, espresioa eta talde-lana lantzeko.

Matrikulazio-epea irailaren 3tik 14ra izango da, eta webgunean eman beharko da izena: https://www.sarobeurnieta.eus/yoga-ikastaroak/

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!