Euskara ikasten ari diren urnietarrentzako dirulaguntza

Urnietako Udalak dirulaguntzak eskainiko ditu herrian erroldatuta dauden eta euskarazko ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleentzat. Dirulaguntza eskatzeko epea irekita dago dagoeneko, eta urriaren 16ra arte zabalik egongo da. 

Eskaera egiteko hauxe da aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

  • Eskaera orri normalizatua.
  • Beste dirulaguntzaren bat eskatu balu, horri buruzko aitorpena.
  • Euskaltegiak ikastaroa amaitutakoan egindako ziurtagiria. Ziurtagiri horrek honako informazio hau jaso beharko du: ikaslearen asistentzia, ordaindutako matrikula, hasierako eta amaierako maila, eta ikasleari HABEren dirulaguntza dagokion ala ez.
  • Era berean, dirulaguntza eskatu duen pertsonak egiaztagiri egokia aurkeztu beharko du, euskaltegiko matrikularen zenbatekoa berak pertsonalki ordaindu duela frogatzeko.
  • Langabeei zuzendutako dirulaguntza jaso ahal izateko, langabetzat hartuko dira gutxienez 30 egunez jarraian langabezian egon direla egiaztatzen dutenak, ikastaroaren matrikula formalizatzen den egunetik ikastaroa amaitzen den egunera bitartean.
  • Langabezia-egoera eta eskatutako gutxieneko iraupena egiaztatzeko, lan-bizitzaren txostena edo Lanbidek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Dokumentu horretan argi eta garbi jaso beharko da pertsona enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon den aldia.

Xehetasun guztiak Urnietako Udalaren webgunean kontsulta daitezke. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!