Padel txapelketa Urnietan

Padel txapelketa izango da Urnietako kiroldegian, irailaren 12an eta 13an.

Txapelketan bi kategoria egongo dira, eta horietako bakoitzean zortzi bikotek izango dute parte hartzeko aukera. Lehenengo partidako irabazleek koadro nagusian aurrera egingo dute, galtzaileek, aldiz, kontsolazioa jokatu ahal izango dute. 

Parte hartu nahi dutenek irailaren 6ra arte dute izena emateko aukera. Horretarako, WhatsApp mezu bat bidali beharko dute 630861756 telefono-zenbakira. Prezioari dagokionez, partaide bakoitzak 17 euro ordaindu beharko ditu, eta ordainketa eskudirutan egin beharko da txapelketaren egunean. Sarien kasuan, garaikurrak, gosariak eta pilotak banatuko dira, besteak beste. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!