Kiroldegiaren kanpoaldean kalistenia parkea izango da

Martxan daude kiroldegiaren kanpoaldean kokatuko den kalistenia parkearen eraikuntza-lanak.  

Hiru gune nagusik osatuko dute parkea. Lehenengoan, barra paralelo hirukoitzak egongo dira, flexioak egiteaz gain, oreka eta trizepsa lantzeko aukera emango dutenak. Bigarren gunean, berriz, abdominalak egiteko multzo bikoitza, dominadak egiteko barra horizontalak, uztaiak eta eskailera bertikala kokatuko dira. Bukatzeko, hirugarrenean, eskailera horizontalen eta inklinatuen multzo bat egongo da, aurrerantz eskalatzea ahalbidetuko duena. Bertan ere, barra horizontalak eta uztaiak egongo dira. 

Udalak adierazi duenez, kirol-modalitate honetan aritu nahi duten pertsonek laster izango dute parkeaz gozatzeko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!