Partidak udal pilotalekuan jokatuko dira, eta 18:00etan hasiko dira. Sarrera doakoa izango da. Modalitateari dagokionez, buruz buru arituko dira eta hiru pilotarien artean triangeluar bana jokatuko dute.
Lehenengo partidan, emakumezkoak arituko dira, eta Ihart Arakistain, Elaia Gojenola eta Irati Moreno izango dira lehian. Bigarren partidan, berriz, gizonezkoen txanda izango da, eta Bixente Gonzalez, Xabat Altuna eta Jon Tanbourendeui arituko dira.