Jaien atariko bertso-afaria, Oianumen, irailaren 18an

Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola bertsotan ariko dira, Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara. Txartelak dagoeneko salgai daude Andoainen eta Urnietan.

Aiurrik eta Poxta Zaharrek aurreko urteetako ohitura berreskuratu eta, elkarlanean, jaien aurreko bertso-afaria antolatzeari ekin diote. Datorren irailaren 18an izango da Oianumen, iluntzeko 20:30etan hasita. Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola bertsolariak izango dira protagonistak. Amaia Agirre ariko da, ohi bezala, gai-jartzaile lanetan. Bi bertsolarientzat Urnieta ezaguna da eta azken urteotan kantari aritu dira Kantazaunen edo Aiurriren saioetan. Txartelak astearen amaieran salgai izango dira Andoaingo eta Urnietako saltoki jakinetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!