Alkiza nagusi, Xoxokaren kontra jokatutako desafioan

Alkiza eta Xoxokako herri kirolen taldeek desafio polita egin dute Alkizako plazan, jaietan. Errenbantxa, Xoxokan izango da hango jaietan, urriaren 9an. Argazki-sorta eta bideoa (bigarren saioa), ikusgai:

Aitor Sorarrainek aurkeztu duen desafioan, honako probetan neurtu dituzte indarrak Alkiza eta Xoxokako gazteek: aizkora, trontza, arrijasotzea, txinga, lokotxa biltzea, zaku saltoa, karretila lasterketa, zakua bizkarrean lasterka, eta, korrika.

Emaitzak:

Lehendabiziko kirol-saioa (denbora minutuetan):

Alkiza: 11:05.

Xoxoka: 11:45

Bigarren kirol-saioa (denbora minutuetan):

Alkiza: 12:22.

Xoxoka: 13:29.

 

Hona bateko eta besteko kirolariak zertan aritu diren:

Aizkora:

Alkiza: Igor Gorostidi eta Mikel Mendizabal.

Xoxoka: Iñigo Olarra eta Aritz Pellejero.

 

Trontza:

Alkiza: Izaro Iruretagoiena.

Xoxoka: Maider Lanbra eta Lander Cia.

 

Arrijasotzea:

Alkiza: Xuhar Roteta.

Xoxoka: Beñat Goenaga.

 

Txinga:

Alkiza: Naia Goenaga eta Aitor Sorarrain.

Xoxoka: Ainhoa Urruzola eta Iker Elgarresta.

 

Lokotxa biltzea:

Alkiza: Oinatz Goenaga eta Oihana Fernandez de Larrinoa.

Xoxoka: Ibaia Usabiaga.

 

Zaku saltoa:

Alkiza: Markel Odriozola.

Xoxoka: Beñat Goenaga.

 

Karretillan lasterketa:

Alkiza: Iraide Pellejero eta Oier Olasagasti

Xoxoka: Ainhoa Urruzola, Mattin Usarralde eta Iker Elgarresta.

 

Zakua bizkarrean lasterka:

Alkiza. Enara Iruretagoiena.

Xoxoka: Ibai Usabiaga.

 

Korrika:

Alkiza: Amets Mujika.

Xoxoka: Lander Cia eta Mattin Usarralde.

 

 

Erlazionatuak

Alkiza-Xoxoka desafioa, Alkizako festetan

Markel Urrestarazu Insausti ira 06 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!