Urnietako udal igerilekua istea erabaki dute gaur eguerdian

Uraren kalitatea neurtu dute, eta hori zehazten duten parametroetako bat ohiko balioen zertxobait gainetik dagoela atzeman dute.

Udalak adierazi duenez, egoera zuzentzeko beharrezko neurriak hartu dira dagoeneko, eta bihar beste kontrol bat egingo dute. Emaitzak egokiak izanez gero, igerilekua berriz zabalduko dute. Horrez gain, nabarmendu dute ahalik eta azkarren jakinaraziko dutela igerilekua berriro noiz irekiko duten. Bestalde, igerilekua itxita dagoen bitartean, solariuma normaltasunez erabili ahal izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!