Iraileko asistentziari dagokionez, ondorengo banaketa egingo da:
- Irailaren 14tik 18ra, DBH egiten ari diren nerabeak joan ahal izango dira.
- Irailaren 21ean, 17:00etatik-19:00etara, Egapeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak joan ahal izango dira.
- Irailaren 22an, 17:00etatik-19:00etara, Magaleko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak joan ahal izango dira.
Familia eta tutoreei dagokienez, Gaztelekua irailaren 21ean eta 22an bisitatu ahal izango dute, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
Lehen aldiz izena ematen duten nerabeen kasuan, amarekin, aitarekin edo legezko tutorearekin joan beharko dute, eta hark sinatu beharko du inskripzio-orria Gaztelekuan bertan. Bestalde, ikasturtean zehar gaztelekua familiekin komunikatzeko SMS-a erabiliko da: jarduera berezien edota inkesten berri emateko, besteak beste.
Edozein zalantza argitzeko hezkuntza-taldearekin harremanetan jartzeko aukera eskainiko da. Helbide elektronikoa: gazteleku@urnieta.eus, eta telefono-zenbakia: 608928311 eta 943333972.