Esku-hartze nagusiak Montefriotik eta Antsoko Etxolatik Otsoleporaino egin dituzte. Horrez gain, beste hainbat puntutan ere hobekuntzak egin dituzte, guztira 182 gunetan. Besteak beste, zorua hobetu eta arekak, ezpondak eta ur-isurbideak garbitu eta egokitu dituzte; eroritako zuhaitzak baztertu, kanadiar pasabideak egokitu eta zabaldu, eta ibaiertzetako landaredia berritu dute.