Oianumeko bertso-afaria, jaien hitzordu klasikoa

Artxiboko irudia

Bertso doinuek beteko dute Sanmielen itxaronaldia. Hala, irailaren 18an, Oianumen kantari ariko dira Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola bertsolariak. Amaia Agirreren esanetara, afalostea girotuko dute errimaz eta doinuz.

Saioa, aurreko urteetan bezala, Aiurrik eta Poxta Zaharrek antolatu dute. Txartelak dagoeneko salgai daude, 35 euroko prezioan, Andoainen (Stop liburudenda, Aiurri) eta Urnietan (Matxo, Frontoi eta Oianume). Menu itxia izango da baina begetarianoa eskatzeko aukera eskainiko da. Aukera horren alde egiten duenak txartela eskuratzeko unean bertan egin behar du eskaera.

Azken urteotan Urnietako gazteen eta Aiurriren arteko lankidetzaren bitartez antolatu da Oianumeko hitzordua. 2024ko bertso afarian kantari aritu ziren Onintza Enbeita eta Sustrai Colina. Lehenago, 2022an, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus hurbildu ziren Urnietako bertso saiora.

Aurtengoan ere giro eta bertso onak ziurtatuta daude. Gainera, aski ezaguna zaie Urnieta Gaztelumendi eta Pagola bertsolariei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!