Jai Batzordeko Esther Toribiok eta Fran Bravok egin zuten pregoiarekin eta Etxeberrita tximinoaren jaitsierarekin ekin zieten Etxeberri plazako jaiei, giro ederrean, atzo. Zapore gazi-gozoko pregoia izan zen dena esatera; izan ere, plazan bildu ziren jai zaileei ekitaldiz beteriko jaiekin gozatzeko eskatzeaz gain, Jai Batzordeak zortzi urteko ibilbidea eten egingo duela aurten iragarri baitzuten. Argazki-sorta, eta bideoa, ikusgai.