Plaza libreak daude irailaren 21ean hasiko diren kirol eta osasun ikastaroetan

Urnietako Udalak abian jarri du 2026-2027 ikasturterako jarduera fisikoarekin eta osasunarekin loturiko ikastaroen eskaintza. Ikastaroak hilaren 21ean hasiko diren arren, plaza libreak daude zenbait ikastarotan. 

Hain zuzen ere, ikastaro hauek dira plaza libreak dituztenak: 

 Spinning
 Tonifikazioa
 3.adina
 Bodyzumba
 Pilates
 Gimnasia funtzionala
 Bodypump
 Gap+Hipopresiboak
 Total Trainning
 Stretching

Izena eman nahi dutenek kiroldegiko harrerara joan beharko dute ondorengo egun eta
orduetan. Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira.

 Astelehenetik ostiralera 8:30-22:00
 Larunbatak 9:00-21:00
 Igande eta jai egunak 9:00-14:00

Ikastaroen inguruko zalantzak argitzeko, ondorengo telefono-zenbakira deitu edo helbide elektronikora idatz daiteke:

 943008328
 kirol@urnieta.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!