Ospakizunak Txosna eremuan, jaiei hasiera ofiziala eman aurretik

Irailaren 25ean, ostiralarekin, emango dio Udalak jaiari hasiera ofiziala. Aldiz, irailaren 23an eta 24an lehen ospakizunak egingo dituzte Txosna eremuan.

Txosna batzordeak asteazkenean egingo du eremuaren eta ospakizunen irekiera. Eta, ostegunean, ekitaldi-sorta.

Irailak 23, asteazkena

  • 19:00 Txupinazoa eta txosna irekiera.
  • 20:00 Urnietako produktuen dastaketa eta kontzertu akustikoa.
  • 21:00 Kontzertua: Iruzta.

Irailak 24, osteguna

  • 18:00 Txorigorri Race Urnieta: Goitiberak Gaztelo eta Kiroldegiaren artean.
  • 20:00 Tortilla lehiaketa.
  • 23:00 Kontzertua: Super Lore, Lappa, Mevallar, Ganbara Estudios. Segidan, Dj Los Pintxes Juanes.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!