Irekita dago Antzerki Tailerrean izena emateko epea

Urnietako Udalak, ikasturte honetan, 2008 eta 2017 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako antzerki tailerra antolatu du. 

Antzerki tailerrean parte hartzeko gogoa dutenek irailaren 25era arte eman ahal izango dute izena. Horretarako, Sarobe edo Bertan herritarren arretarako bulegora joan beharko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!