2026/09/29 09:30 - 21:00

Irailak 29, Sanmielak

Irailak 29, Sanmielak
Urnieta

09:30 Diana, Txanbolin bandarekin.

10:00-14:00 Puzgarriak, Kiroldegian.

10:30 Udal omenaldia, Antton Jauregiri: Egape Dantza Taldea, Txanbolin txistulari banda, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso bertsolariak, Udaletxean.

11:30 Meza Nagusia, alkate-soinua eta bertsoak elizan.

12:30 Txanbolin txistulari banda, San Joan plazan.

14:30 Adinekoen bazkaria, Oianumen.

16:00-18:00 Puzgarriak, Kiroldegian.

17:30 Herri kirolak. Nerea Arruti, Malen Barrenetxea, Julen Gabirondo eta Hodei Ezpeleta, Iker Vicente eta Oier Mitxelena. Harria jasotzen: Malen Morandeira eta Maddi Salterarin. Egapeko jolastokian.

18:00 Iago magoa, Zubitxo plazan.

19:00 Puro Relajo, plazan.

21:00 Mielari agurra, azken traka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!