Lagunari omenaldia, denboraldiko lehen partidan

Abiatu da senior mailako eskubaloi denboraldia. Urnietako lehen taldeak Arrasaten egin zuen debuta, partida lehiatua jokatuz. Baina kantxa hartan irabaztea ez da erraza eta oriangoan 31-29 galdu zuten.

Etxeko lehen partida asteburu honetan jokatzekoa zen Ordiziaren aurka baina, azkenean, azaroaren 12ra atzeratu dute. Sanmieletaz gozatzeko aukera izango dute, beraz, UKEko jokalariek.

Denboraldiaren jarraipena, Aiurri.eus gunean. Taldeak duen atal berezian, emaitzak eta sailkapenak agertuko dira. Eta baita hainbat kronika ere.

Omenaldia, Elusi

Lehen partidan jokalariak kamiseta berezi batekin irten ziren kantxara. Udan zendu zen Elusi egindako omenaldia izan zen: "mendiak eta bailarak babes zaitzatela" mezua ageri zen elastikoan.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Urnieta Eskubaloia🔴 (@urnietaeskubaloia)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!