Organikoaren poltsak jasotzeko makina berria Urnietako kiroldegian

Puntu berri hau Lekaio kultur etxean dagoenari gehitzen zaio, eta urnietarrei erraztasunak emateko helburuarekin ezarri du Udalak.

Urnietako Udalak organikoaren poltsak jasotzeko makina berri bat jarri du kiroldegian. Poltsak lortzeko, herritarraren txartela makinaren karratu berdean jarri besterik ez da egin behar. Txartel hori 16 urtetik gorako urnietar guztien eskura dago organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzeko balio duenaren txartel bera da. Oraindik ez dutenek doan eskura dezakete Bertan, herritarren arretarako bulegoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!