Hiru aste atzera, Aiurri astekaria harremanetan jarri zen Beterri-Buruntzako mugimenduko gazteekin eta, ordurako, Sanmieletan hitzordua antolatzea buruan zuten: "Baserritarren eguneko asteburu horretan egun osoko egitaraua antolatu dugu Urnietan. Urriaren 3an izango da, larunbatean, eta hori izango da antolatuko dugun lehen deialdia".
Udan egin zuten lehen agerpena sare sozialetan. Hernani, Astigarraga eta Urnietako gazteek sortu duten ekimena da, haien hitzetan, "euskararen zapalkuntzaren aurrean gazteok antolatu, eta bulkada berri bat emateko tresna" izan dadin. Abuztuaren 11n, bestalde, aurkezpena egin zuten Matxo tabernan.
Irailean, Ainara Isasti eta Naroa Urbizu taldeko kideek Burunbaren xedea zein zen adierazi zioten Aiurri astekariari: "Burrunbaren helburuak gazteei eta herritarrei zuzenduta daude, ez hainbeste erakundeei. Guk bilatzen duguna da herritarrengan kontzientzia piztea, eta haiengan eragitea, ez hainbeste erakundeengan, horretarako badaude beste talde edo erakunde batzuk".
Urriak 3, larunbata. Egitaraua
- 12:30 Hitzaldia San Juan plazan. Zein erronka ditugu gazte euskaltzaleok gure herrietan? Euskal Herrian Euskarazeko Estitxu Uhalderen eskutik.
- 14:30 Bertso bazkaria Egape Ikastolan: Iker Ormazabal Tturko eta Iker GoÒi. Gai jartzailea: Irati Zinkunegi. Bazkaloste musikatua Plazido Muxika plazan.
- 20:00 Juerga euskara hutsean.