Guztira, 100 jokalari pasatxo, 15 entrenatzaile eta laguntzaileren gidaritzapean.
Hauek dira lau talde federatuak:
- Urnieta Guria Jatetxea. Seniorrak, gizonezkoak.
- Urnieta Txalupak Bus. Gazteak, emakumezkoak.
- Urnieta Sardon. Kadete, emakumezkoa.
- Urnieta Iñaki Mecanizados. Haurrak, emakumeak.
Eva Perezek aurkeztu du ekitaldia, eta Juancar Perez eta Pablo Garcia boluntariek atera dizkiete argazkiak taldeei, azken urtetako denboraldietan egin duten bezalaxe.