Garratzako errepidea itxita egongo da bi astez

Itxiera indarrean dagoen bitartean, Ler Argi hotelera Lasarteko errepidetik sartu ahal izango da, eta Lizardi 1-3 plazara, berriz, Lizardi kaletik.

Egape ikastolak parke inklusibo bat izango du DBHko eraikin berriaren ondoan. 2024an iragarri bezala, parkearen barruan hainbat gune bereiziko dira, hala nola zirkuitua eta sareak, oreka eta txirristak, piknika eta baratzea, gazteentzako topaketa, agertokia eta basoa. Azken batean, haurrek gozatzeko espazio zabala eta anitza izango da.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!