Urnietak Tolosa hartuko du igande eguerdian

1. Lurraldeko ligan nagusitasun osoz gailendu ziren gorritxoak (31-25), denboraldiko partida onena eginez. Igandean, 12:00tan hasita, Tolosa Bren aurka ariko dira Urnietako Kiroldegian.

Urnietarrak jaun eta jabe izan ziren hasieratik eta ez zieten hernaniarrei aukerarik eman. Lurraldeko 1. mailako partida ofiziala izan zen eta hemerotekarako geratuko da etxekoen nagusitasuna.

Harmailak beteta, etxekoen partida hasiera bikaina izan zen. Egoera ikusita, bisitariek partida gelditu behar izan zuten, ezinezkoa zitzaielako UKEren defentsa-lerroa gainditzea. Atezainak eta defentsak lan itzela egin zuten aurreko asteburuan.

Larunbatekoa UKEkoen denboraldiko partidarik onena izan zen, defentsan oso sendo eta erasoan eraginkor jokatuz. Gainera, giro ederra izan zen Urnietako kiroldegian. Hernanitik jende asko hurbildu zen eskubaloi partidaz gozatzera. Garaipena, ordea, eta ezbairik gabe, gorritxoentzat izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!