Garratzako errepidea
Itxita egongo da bi astez eta, itxiera indarrean dagoen bitartean, Ler Argi hotelera Lasarte-Oriako errepidetik sartu ahal izango da, eta Lizardi 1-3 plazara, berriz, Lizardi kaletik. Egape ikastolako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eraikin berria eraikitzeko lanen ondorioz hartutako erabakia izan da.
Etxeberri plaza
Kirol-gune berria jartzeko lanen ondorioz, urriaren 15ean eta 16an hainbat aparkaleku baliogabetuko dituzte.
Arantzubiko aldapa
Urriaren 13an eta 14an arrapala mekanikoak jartzeko lanak aurrera eraman zituzten. Denbora tarte horretan inguruko hainbat aparkaleku erabili ezinik egon zirela ohartarazi zuen Udalak.