Zurriburri antzerki taldeak, Urnietako Udalaren laguntzarekin, Urnietako 1. formatu txikiko arte eszenikoen lehiaketa antolatu du. Eta dagoeneko iragarri dituzte finalera iritsi diren proposamenak: Fumas?, Konplizeak, El Show Debe Continuar, Fedegabeko Odolkia, Tinder Sorpresa eta Personal Kontxis. Lehiaketaren helburua antzerkia sustatzea da, baina ez hori bakarrik: dantza, performance-a, zirkua eta bestelako diziplina eszenikoak ere bildu ditu.
Mikel Agirregomezkorta da lehiaketaren arduraduna. Aiurrin ekainean argitaratutako elkarrizketan azaldu zuenez, antzeko ekimenak berreskuratu eta Urnietara ekartzeko asmoz sortu dute. Bereziki hasiberriei eta hain ezagunak ez diren taldeei aukera eman nahi diete, sorkuntza eszenikoa sustatzeko eta publikoari proposamen berriak ezagutarazteko
Lehiaketa honetan lanen iraupena 15 minutukoa da gehienez eta parte-hartzaileak bakarka, binaka edo taldeka aurkez daitezke.