Urnietako partaidetza prozesuko bozketa fasea hasi da

Txoritagain parkea.

Aro berrian murgildu da Urnietako Udalak sustatu duen aurrekontu irekien partaidetza prozesua. Hamar aukeren artean hiruren aldeko botoa eman dezakete 16 urtetik gorako herrikideek.

2027ko Udal aurrekontuko 150.000 euroekin zein hobekuntza egin erabaki behar da, azaroaren 1a bitarte. Parte hartzeko hamaika modu daude, Udalak aditzera eman duenez: "parte hartzeko bide desberdinak eskaini dira: kutxak, postontziak, webgunea eta app-a. Bestalde, urriaren 30ean informazio karpa bat ipiniko da zalantzak izanez gero argitzeko. Goizean Etxeberri plazan egongo da eta, arratsaldean, San Juan plazan".

Hamar proposamen, hiru aukera

  1. Txoritagain plaza konpontzea, bereziki, eserlekuak.
  2. Plazido Muxikako estalkia hobetzea, euritik babesteko.
  3. Azkorteko ermitaren ondoan, ahal den punturik altuenean iturri bat jarri.
  4. Isidro Setien 1eko espaloiak eta barandak aldatzea.
  5. Topeak jarri kiroldegi pareko aparkalekuetan, kotxeak ez daitezen espaloian sartu.
  6. Urraka auzoko pintura-seinaleak hobetzea, autok kontrako norabidean sartzea saihesteko.
  7. Zebrabide bat egin Etenetako igogailuaren ondoan Etxeberri plazara iristeko.
  8. Erratzu industriguneko errepidea asfaltatzea.
  9. Ariketa-parkea, Jakutegin.
  10. Bizikletak garbitzeko gunea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!