Formatu txikiko lehiaketaren finalistak

“Somos polvo de estrellas” antzezlana aurkeztu zuen urtarrilean Adrian Cumbres Alonso urnietarrak. Oraingoan finalera sailkatu da "El show debe continuar" lanarekin.

Formatu txikiko lehiaketaren irabazlea argitzeko garaia iritsi da. Kanporaketa saioak Lekaion egin ostean, finala Saroben izango da larunbat honetan, 19:00etan hasita.

FINALISTAK

¿FUMAS?

Komedia beltza. Kaia Produkzioak. Obraren Egilea: Ander Lacalle. Antzezleak: Omar Somai eta Amaia Quiroga.

KONPLIZEAK

Antzerkia. Txalo-Talo taldea. Taldea Berrobin sortu zen, Ester Povedaren eskutik. Antzezleak: Ana Goñi, Aloña Izagirre, Ohiane Vergara, Ester Poveda eta Mikel Agirretxe.

El SHOW DEBE CONTINUAR

Bakarrizketa. Egilea eta antzezlea Adrian Cumbres urnietarra da. Madrilgo Nebrija Unibertsitateko ikaslea.

FEDEGABEKO ODOLKIA

Komedia beltza. Egilea: Ander Lacalle. Antzezleak: Ander Lacalle eta Omar Somai. Zuzendaria: Kepa Errasti.

TINDER SORPRESA

Bakarrizketa. Egilea: Aitor Navarro. Zuzendaria: Laura Muñoz.

PERSONAL KONTXIS

Antzezlana. Komedia. Donostiako Kuasi Modu Elkartea. Egilea: Maite Saenz. Antzezleak: Ainhoa Martin eta Maite Saenz. Zuzendaria: Lurdes Villagran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!