Urnietako Ludoteka ikasturte berriari ekiteko prest

Zerbitzua martxan jarri aurretik, familiek aukera izango dute instalazioak bisitatzeko eta funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko urriaren 26tik 29ra bitartean.

Ikasturte berriari hasiera emango dio Urnietako Ludotekak. Arantzubiko eskola zaharrean dago kokatuta, eta astelehenetik ostegunera eskainiko du zerbitzua 17:00etatik 19:00etara. Haurren taldeak adinaren arabera osatuko dituzte:

  • Astelehenetan eta astearteetan: 2020an eta 2021ean jaiotako haurrak.
  • Asteazkenetan eta ostegunetan: 2016, 2017, 2018 eta 2019an jaiotako haurrak.

Ludoteka-zerbitzuan askotariko aukerez gozatzeko parada izango dute etxeko txikienek. Horien artean, jolas librea, jolas kooperatiboak zein tradizionalak, abestiak, ipuin kontaketak nahiz sormen saioak egingo dituzte.

Ludotekak ateak ireki aurretik, familiek aukera izango dute instalazioak bisitatzeko eta funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko urriaren 26tik 29ra bitartean. Egun horietan, gainera, eskaintzan interesa duten familiek matrikula egiteko aukera ere izango dute bertan. Matrikularen prezioa 15 eurokoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!