Ekimenak bi ardatz nagusi izango ditu. Alde batetik, bakardadeen inguruko mahai-ingurua egingo da “Hablemos de Soledades” lelopean, Euskadi Lagunkoia programan lan egiten duten profesionalen eskutik. Bestetik, “Kafe Zaintzaileak” taldearen aurkezpena egingo da. Zaintza Mahaiko kideek osatutako talde honek bere jarduna eta helburuak plazaratuko ditu, baita komunitate-esparruan eta herritar guztiei irekita aldizka antolatuko dituen ekimenen berri emango ere.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte zaintzaren inguruko hausnarketa sustatu, elkarguneak sortu eta komunitatearen parte-hartzea indartzea helburu duen saio honetan parte hartzera.