Euken Garmendia Martinez alkategai izatea proposatu du Urnietako Mahai Politikoak. Hala, 2023an egin bezala, 2027ko udaberriko udal hauteskundeetan ere alkatetzarako aurkeztuko da. Aste honetan egin dute bilera-irekia Urnietan eta, ordu gutxira, iritsi da iragarpena.
Ildo horretan, jarraipena eman nahi dio koalizioak orain arte egindakoari: "Urnietako Mahai Politikoak Euken Garmendia Martinez proposatu du orain arte EH Bilduren proiektuari egin dion ekarpenagatik. 2023. urteko udal hauteskundeetan zerrendaburu zela, talde subiranistak babes zabala izan zuen. Handik urtebetera egin ziren Eusko Legebiltzarrerako hau- teskundeetan EH Bildu lehen indarra izan zen, udalerrian ezkerreko subiranismoaren goranzko tendentzia finkatuz. Oso ongi ezagutzen du Eukenek herria eta ongi konektatzen du bertako eragileekin. Eta hori ezinbestekoa da EH Bilduren proiektua gauzatzeko".
"Urteotan erakutsi duen konpromisoa" giltzarri izan da Mahai Politikoak Euken Garmendiaren aldeko apustua berresteko.
Dagoeneko, beraz, Urnietako bi alderdi nagusien hautagaien izenak ezagutzera eman dira.