Urnietako Udalak jakinarazi du datorren urtarrilaren 5ean ospatuko den Errege Desfilerako antortxeroak eta boluntarioak behar dituela. Antortxero izateko, 2014 eta 2017 bitartean jaiotako gaztetxoak behar dira, bi urte horiek barne, eta gurasoek boluntario gisa laguntzeko aukera izango dute.
Desfilea 17:00etan hasi eta 18:30ean amaituko da, eta bertan parte hartu nahi dutenek euren izen-abizen, jaiotze-urtea (hau bakarrik antortxeroek) eta telefono zenbakia bidali beharko dute harrera@urnieta.eus helbidera eta 943 00 80 33 zenbakira deitu. Izena emateko epea dagoeneko irekita dago eta datorren abenduaren 14an amaituko da.