Babiloniako etxebizitza-multzoa eraikitzen hasteko obra-lizentzia onartu da

Babilonia hirigintza-eremuan 82 etxebizitza libre eta 164 aparkaleku-plaza eraikitzeko obra-lizentzia onartu da urriko udalbatzan.

Udalak, ohar bidez, honakoa erantsi du: "gogorarazi behar da garapen horretan, guztira, 340 etxebizitza eraikiko direla, eta horietatik %75 etxebizitza babestuak izango direla".

Obra-lizentzia lehenik etxebizitza libreei eman zaie. Gero etorriko dira gainerako eraikitzeko baimenak.

Era berean, eremu berean, "adinekoentzako egoitza-zentro bat eraikitzeko beharrezkoa den lurzatia Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatzeko akordioa ere onartu zen". Aldundia arduratuko litzateke gainerako guztiaz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!