Liburu Txiki Kluba, 4 eta 6 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoen irakurketa-programa, Urnietako Xoxoka eskola zaharrera iritsiko da datorren azaroaren 13an, arratsaldeko 17:30etan. Umeengan liburu, sormen eta kulturan interesa piztea du helburu Mestiza Elkarteak antolatzen duen proiektu honek. Euskaraz izango da eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte.