Urnietako Kuadrillen eguna, azaroaren 21ean

Azaroaren 21a buruan dute Urnietako gazte askok, larunbat horretan Kuadrillen Eguna ospatuko baita.

Egitarauaren xehetasunen berri ematen hasita daude antolatzaileak: goizez, bi talderen arteko apustua egingo dute. Eguerdiko 12:00ak aldera, poteo musikatua. Segidan, bazkaria, jolasak, elektrotxaranga eta, gauez, bi disko-jartzaile.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!