Zaintzari buruzko topaketa, igandean, kafearen bueltan

Giro lasaian zaintzari buruz hitz egiteko, entzuteko eta
lagunduta sentitzeko espazioa da Kafe Zaintzaileak. Igandean dute hitzordua, arratsaldeko 17:00etan hasita, kiroldegiko erabilera anitzeko gelan.

Abian jarriko da Kafe Zaintzaileak ekimena Urnietako Zaintza Mahaiko kideen eskutik. Hitzorduak dioen bezala, kafe baten bueltan egingo da topaketa.

Ekimena herritar guztiei zuzenduta dago: adinekoei, gazteei, zaintzaileei eta, oro har,
partekatzeko eta entzuteko gogoa duen orori. Sustatzaileek parte hartzeko deia luzatu dute.

Hitzordua:
Azaroak 22, igandea.
17:00-19:00.
Kiroldegiko box-etako erabilera anitzeko gela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!