Poxta Zahar ekimen betean da. Kuadrillen Eguna ospatuko duen astean ekimen berritzailea iragarri du: mendi lasterketa, Urnietako paraje ederrenetan barrena. Adin eta maila guztietako parte-hartzaileei zuzenduta dago.
Parte hartzeko gutxieneko adina 12 urtekoa izango da. Izen-ematea gaur zabaldu dute eta Herri Krosa webgunearen bidez egin behar da. 15 euroko kostua izango du, eta partaide bakoitzak kamiseta bana eskuratuko du.
