Kentzen diren eta egoera onean dauden udako loreak doan emango zaizkie urnietarrei, bigarren bizitza bat emateko eta berrerabilera sustatzeko.
Banaketa ostegun honetan, azaroaren 19an, egingo da, 17:30etik aurrera, udaletxeko arkupeetan, Urnietako KM0 produktuen banaketarekin batera. Loreak iritsiera ordenan banatuko dira agortu arte.