Doako garraio zerbitzua eskaini diete adinekoei, azaroaren 29an botoa eman dezaten

Azaroak 29ko Hauteskunde Orokorrei begira, Urnietako udalak garraio zerbitzu berezi bat prestatu du mugikortasun zailtasunak dituzten 65 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat.

Urnietako Udalak doako garraio zerbitzua eskainiko die mugikortasun zailtasunak dituzten 65 urtetik gorako pertsonei hauteskundeen egunean botoa ematera joateko.

Zerbitzua hauteskunde egunean, azaroaren 29an, eskainiko da, 10:00etatik 12:00etara. Zerbitzua erabili behar duten pertsonek eskaera 943 464 622 telefonora deituta egin beharko dute.

Eskaerak azaroaren 20ra arte egin ahal izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!