Urnietako Mintzalagun taldeak martxan dira euskararen erabilera sustatzeko

Artxiboko irudia.

AEK-k sustatutako egitasmo honek lau talde ditu martxan astean zehar, euskara egunerokotasunean eta konfiantzarekin erabiltzeko helburuarekin.

Urnietako AEK Euskaltegiak sustatutako Mintzalagun egitasmoak euskararen erabilera indartzea du helburu, hizkuntza ikasten edo praktikatu nahi duten herritarrei euskaraz aritzeko aukerak eskainiz. Horretarako, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta ohitura hori garatu nahi dutenak elkartzen dira, giro atsegin eta informalean. Mintzalagun aukera paregabea da euskara egunerokoan erabiltzeko, mintzatzeko konfiantza irabazteko eta lotsa, ohitura falta edo bestelako oztopoak gainditzeko.

Gaur egun, lau talde daude martxan Urnietan: astelehenetan, 10:00etan, AEK Euskaltegian; asteazkenetan, 18:00etan, AEK Euskaltegian; eta ostegunetan, 10:00etan eta 17:00etan, Guria tabernan.

Talde horietakoren batean parte hartu nahi duten herritarrek Urnietako AEK Euskaltegiarekin jar daitezke harremanetan, 662 338 747 telefono zenbakira deituta edo urnieta@aek.eus helbidera idatzita.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!