Egape ikastolako argiak LED sistemara

Udalak ikastetxeko argiztapena aldatu du eta gauza bera egingo du futbol zelaian.

Egape ikastolako Lizardi kaleko eraikineko zenbait argi LED sistemara aldatu dira eraginkortasun energetikoaren alde. Zehazki, frontoi handiaren eta txikiaren argiteria berritu da.

Futbol zelaiarena, berriz, laster egokituko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!