2026/12/30 08:30 - 14:15

Bestelakoak

NANa eta Pasaportea egiteko zerbitzu mugikorra

NANa eta Pasaportea egiteko zerbitzu mugikorra
San Jose plaza, Urnieta

Urnietako herritarrek NANa edo Pasaportea berritzeko edo lehen aldiz egiteko aukera izango dute berriro Urnietan, Polizia Nazionalaren bulego mugikorra abenduaren 30ean bueltatuko baita. Bulego hori San Joan plazan jarriko da, 8:30etik 14:15era.

Eskudirutan edo txartelarekin ordaindu ahalko da. NANaren kasuan, 12 euro izango dira, eta pasaportearen kasuan, 30 euro.

Aukera berri hau aprobetxatu nahi dutenek hitzordua hartu beharko dute Urnietako Udaleko Bertan bulegoan bihartik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!