Teresa Amuategi parkeko lanak amaitu dira

Jolas eta banku berriak jarri ondoren Udalak amaitutzat eman ditu parkeko obrak.

Azken hilabeteetan hainbat esku-hartze egin dira Teresa Amuategi parkean. Besteak beste, estalkia eta argiteria berria instalatu dira, lehendik zeuden jolasak txukundu dira eta lurzorua berritu da. Horrez gain, parkearen goiko aldeko baranda ere ordezkatu da.

Orain, bi joko berri eta bankuak gehitu dira eremu horretako lanei amaiera emanez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!