Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du ostegun honetan, azaroaren 26an, 19:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalean ikusi ahal izango da ondoren. Bestalde, interesa duten herritarrek zuzenean ikustera joateko aukera dute.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2026ko urriaren 29ko eta azaroaren 2ko akten onarpena.
- Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea: 954/2026-1063/2026.
- Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea: 2026ko urriaren 23 eta 29koa.
- Urnietako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana proposamena.
- Ingurune onartzeko ON itunari atxikitzeko proposamena.
- Galderak eta eskariak.