Alzheimerra garuneko nahasmendu atzeraezin eta progresiboa da, memorian, pentsamenduan eta portaeran eragiten duena. Biztanleriaren zahartzearen eta bizi-itxaropenaren igoeraren ondorioz, Alzheimerra duten pertsonen kopurua gero eta handiagoa da. Gaixotasun horren inguruan sakontzeko eta larrialdi-egoeren aurrean nola jardun azaltzeko, prestakuntza jardunaldia eskainiko da, Urnietako CESA Osasun Ikasketen Zentro Ofizialak antolatuta.
Ekitaldia ostegun honetan izango da, 16:00etatik 19:00etara, kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan. Jardunaldia hiru ataletan banatuko da. Lehenik eta behin, aurkezpena egingo da; ondoren, Kristina Urbeetxebarriak, Dementzietan Espezializatutako Eguneko Zentroko zuzendariak, hitzaldia eskainiko du eta, amaitzeko, mahai-ingurua egingo da.
Jardunaldia herritar guztiei irekita dago eta doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da. Interesdunek erraz eman ahal izango dute esteka honetan klik eginez.