Kantazaunen kantu kalejira, azaroaren 27an

Taldeak hilabete bakoitzeko azken ostiralean egin ohi duen kantaldia egingo da ostiral honetan.

Kantazaun taldeak kantu kalejira bat egin ohi du hilabete bakoitzeko azken ostiralean euskal kantutegia oinarri hartuta. Hilabete honetako hitzordua ostiral honetan, azaroaren 27an izango da, 17:30ean, San Joan plazan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!