Rocio Narbaizak eta Agadelpriese elkarteak Lipedemari buruz hitz egiteko mahai-ingurua egingo dute azaroaren 28an, Jabekuntza Eskolaren ikasturte honetako programaren barruan.
Hitzordu honetan Lipedema zer den azalduko da; emakumeen osasun fisikoan, emozionalean eta sozialean duen eragin. Halaber, ebidentzia zientifikoan oinarritutako, aurreiritzirik gabeko eta genero-ikuspegidun osasun-arretaren garrantzia aztertuko dira. Era berean, pertsona kaltetuei laguntzeko, informatzeko eta ahalduntzeko egiten den lana aurkeztuko da, haien eskubideak eta bizikalitatea sustatzeko helburuarekin.
Bestalde, Rocio Narbaiza, farmazialari eta nutrizionista klinikoak, osasunaren ikuspegi integral batetik laguntzen die Lipedema duten pazienteei, eta zorroztasun zientifikoa norbere beharrekin uztartzen ditu. Saioan, bere esperientziatik abiatuta, elikadurak duen eragina partekatuko du. Tresna horri esker, emakumeok Lipedemaren sintometan eta bizi-kalitatean zein hobekuntza izan ditzakegun azalduko ditu.
Lipedemaz hitz egitea berdintasunaz, osasunaz eta justizia sozialaz hitz egitea ere bada. Gaixotasun hau ikusaraztea ezinbesteko urratsa da osasun-sistema bidezkoago, berdinzaleago eta genero-ikuspegidun baterantz aurrera egiteko.
Goizeko 11:00etan hasiko da Urnietako kiroldegiko boxetan. Euskaraz eta gaztelaniaz izango da, eta sarrera doakoa.