Tanttaka teatroaren “Elkarrekin berriz” ikuskizunaren aurrestreinaldia ikusgai izango da abenduaren 13an, 19:00etan, Sarobe arte eszenikoen gunean. Euskaraz izango da eta sarrerek 7 euro balioko dute.
Hala ere, 2 sarrerako 4 sorta zozketatuko dira. Zozketan parte hartzeko, Urnietako Udalaren APP-an edo webgunean sartu behar da abenduaren 1a baino lehenago.