Sailkapenaren lehen postuetan sendotzeko aukera dute

Sailkapenean aurretik dagoen Munttarpe etxean jasoko du Urnieta Guria Jatetxeak. Larunbat honetan da partida arratsaldeko 17:00etan hasita.

Urnietarrak nagusi izan ziren hasieratik amaierara, andoaindarrei ia aukerarik eman gabe. Garaipen honek Munttarpe hirugarren sailkatuarengandik puntu bakarrera kokatu ditu. Allurraldeko partidan defentsako intentsitateak kontraerasora ateratzeko baloiak berreskuratzea eta markagailuan lehen abantailak lortzea ahalbidetzen zien. Minutuak pasa ahala aldea handituz joan zen eta atsedenaldira 9-15 iritsi ziren. UKEkoek ez zuten erritmoa jaitsi aldageletatik igaro ondoren, lehen zatian erakutsitako maila altuari eutsiz. Kontzentrazioa galdu gabe, Leizaranen edozein erreakzio saihestu zuten.

Denborak aurrera egin ahala, markagailuko aldea handituz joango zen, azken 14 golen errenta gorenera iritsi arte. Partidu oso-osoa egin zuen Urnietak eta, horri esker, bi puntu garrantzitsu lortu ditu sailkapeneko goiko postuetan sendotzeko borrokan jarraitzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!