2015/12/24 17:30

Bestelakoak

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Urkamenditik plazara, Zizurkil

Urkamendi aldetik Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira, Loatzo musika eskolako musikariez lagunduta. Plazan Bukalai dantza taldeko kideek dantzatu eta Loatzo musika eskolakoek musika joko dute. Haur guztiek Olentzero eta Mari Domingiri muxuak emateko aukera izango dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!