2016/03/19 01:00

Bestelakoak

Eski irteera Formigalera, Gaztezuloren eskutik

Eski irteera Formigalera, Gaztezuloren eskutik
Zizurkil

9-17 urteko gazteek eman dezakete izena, Gaztezulon bertan edo 626623107 telefono-zenbakian. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 5a arte.

Izena ematerakoan, honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Nortasun-agiriaren fotokopia
  • Osakidetzako txartelaren fotokopia
  • Gurasoen baimena sinatuta
  • Dirua

Irteeraren prezioa 35 eurokoa da zizurkildarrentzat eta 60 eurokoa Zizurkildik kanpokoentzat. Prezio horretan sartuta dago autobusa eta forfaita. Materiala alokatu behar izanez gero, berriz, beste 15,40 euro ordaindu beharko dira.

Horrez gain, bakoitzak bere janaria eraman beharko du: hamaiketakoa, bazkaria eta merienda.

Gutxienez 25 pertsonak eman beharko dute izena, bestela ez baita irteera egingo.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!