2016/03/19 01:00

Bestelakoak

Eski irteera Formigalera, Gaztezulok antolatuta

Eski irteera Formigalera, Gaztezulok antolatuta
Zizurkil

9-17 urteko gazteek eman dezakete izena, Gaztezulon bertan edo 626623107 telefono-zenbakian. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 5era arte.
Izena ematerakoan, honako hauek aurkeztu behar dira: Nortasun-agiriaren fotokopia, Osakidetzako txartelaren fotokopia, gurasoen baimena sinatuta eta dirua.
Irteeraren prezioa 35 eurokoa da zizurkildarrentzat eta 60 eurokoa Zizurkildik kanpokoentzat. Prezio horretan sartuta dago autobusa eta forfaita. Materiala alokatu behar izanez gero, berriz, beste 15,40 euro ordaindu beharko dira.
Gutxienez 25 pertsonak eman beharko du izena, bestela ez baita irteera egingo. Horrez gain, bakoitzak bere janaria eraman beharko du: hamaiketakoa, bazkaria eta merienda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!